Smart Manufacturing buruzko topagunerik handiena, ekainaren 13tik 14ra BEC-en

BIEMH azokaren esparrua aprobetxatuko du IMIC kongresuak

Mantentze aurreratuari buruzko gai nagusiak landuko dituzte nazioarteko ospe handiko hizlariek IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference kongresuan, ekainaren 13tik 14ra, BECen. Gai horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: biki digitalak, negozio-eredu berriak, mantentze-lanetan 5G aplikatzea, mugikortasuna zerbitzu gisa (MaaS), giza gaitasun areagotuak, autokonponketarako eta automantentzerako sistemak, eta makinen sare sozialak autokontserbaziorako.

Hala, hitzaldiek ikuspegi estrategikoa eta teknologikoa izango dute, eta erabiltzaileen behar teknikoak aintzat hartuta diseinatuko dira. Hori dela eta, arlo hauetako azken joerako teknologietan jarriko dugu arreta: Smart Maintenance/Aurreikuspenekoa, manufacturinga, aktiboen eta instalazioen kudeaketa, eta ekoizpenaren fidagarritasuna mantentze aurreratuaren esparruan. Hitzaldietan lehen mailako hizlariek parte hartuko dute, hala nola Jay Leek, Geoger Washington Unibertsitateko ingeniaritza mekanikoko doktore ospetsuak eta Foxconneko Administrazio Kontseiluko kideak; Nikolaos Koutrakisek, Ekoizpen Sistemen eta IPK Diseinu Teknologiaren Fraunhofer Institutukoak; Ramin Karimek, PREDGEren sortzaileak; edo Francisco Adamek, DEUSEReko CEOak.

BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren testuinguruan egingo da IMIC. Smart Manufacturingari buruzko topagunerik handiena da, eta sinergia interesgarriak eskaintzen ditu. Gainera, honakoak ere egingo dituzte egun horietan: ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboari eta 3Dri buruzko Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, teknologia digitalen aplikazio industrialari buruzko ekitaldia; eta WORKinn, enplegu industrialaren foroa.

IMIC kongresura joan nahi duten profesionalek aukera izango dute izen-emateagatik prezio murriztua ordaintzeko, maiatzaren 17ra arte. Gainera, IMICeko kongresukide-akreditazioarekin, aldi berean ospatuko dituzten ekitaldietako erakusketa eremuetara sartzeko aukera ere izango dute.

Bilbao Exhibition Centrek eta EasyFairsek antolatu dute IMIC, eta Ondoan eta SpanSet dira Partnerrak. Gainera, AEM-Espainiako Mantentze-lanen Elkartearen eta sektoreko hedabide eta elkarte nagusien laguntza ere jasotzen du.

-ek idatzirik |2022-05-04T15:15:49+02:004 de maiatza de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top