Parte-hartzaileak
- Sektoreko aktore eta “keyplayer” nagusiak.
- Nazio eta nazioarte mailako hizlari adituak.
- Hainbat sektore interesgarritako biltzarkide kualifikatuak; ingeniaritzatik, ekipoen fabrikatzaile eta banatzaileetatik, erabiltzaileetatik eta akademiatik.
- Sektoreko enpresa babesle liderrak.
Nori zuzenduta dagoen:
Zuzendari nagusiak, mantentze-lanetako arduradunak, industria-arduradunak, ekoizpenekoak eta fabrikaziokoak, arduradun teknikoak, erosketen eta prozesuen arduradunak, I+G+B arduradunak, industria-instalazioen eraikuntza eta diseinuko arduradunak, instalazioen arduradunak, kalitate-kontroleko arduradunak, ingurumen-arduradunak, merkataritza-arduradunak, konponketen eta ikuskaritzen arduradunak, mantentze-lanetako eta segurtasuneko ingeniariak, eragiketetako teknikariak, diseinuko eta garapeneko ingeniaritza-arduradunak, laguntza teknikoko zerbitzuetako arduradunak (LTZ).
5 arrazoi IMICen parte hartzeko
1
Mantentze prediktiboa funtsezko elementua da Industry 4.0 esparruan.
2
“World Economic Forum” eta “Accenture” en duela gutxi egindako azterlan batean, kalkulatzen dute kostuen %12 aurreztuko dela planifikatutako konponketetan, eta ia %30 murriztuko direla mantentze-gastu prediktiboak. (Iturria: German Engineering Association, VDMA).
3
Hainbat sektoretako adituek aplikazio errealak eta dauden negozio ereduak aurkeztuko dituzte.
4
Sektorean eragin handiena duten pertsona ospetsuekin harremanetan jartzea, bai nazionalak, bai nazioartekoak.
5
Makina Erremintaren Bienalarekin bat dator. Negozio-aukera berriak sortzeko aukera paregabea, bai eta sektoreen arteko sinergiak aprobetxatzeko esparru egokia ere. (*) Makina Erremintaren Bienalaren 2018ko zifrak guztira 57 herrialdetako 42.445 bisitari eta 27 herrialdetatik etorritako 1.751 erakusketa-enpresa baino gehiago izan ziren.