IMIC 2018k nazioarteko programa bat eskaintzen du 4.0 mantentze-lanen inguruan

BIEMHrekin batera izango da, maiatzaren 28tik ekainaren 1era

4.0 industriaren gaitze-teknologiak, mantentze-lan prediktiboei eta aurreratuei aplikatuta, izango dira IMIC- Industrial Maintenance Innovation Conference hitzaldien edukien protagonista, zeinaren programa ia itxita dagoen dagoeneko. Funtsezkoa da adimena ekartzea mantentze-lanen kudeaketari, beraz, IMICek aurre-hartze, efizientzia eta efikazia printzipioak bilduko ditu hura erabiltzearen abantailak eta baldintzak aztertzeko 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era.

Horretarako, ekitaldiak dagoeneko punta-puntako hainbat herrialdetako entitate eta enpresako adituen berrespena du, besteak beste, Alemaniako Fraunhofer Erakundea, IMEKO Metrologiako Nazioarteko Konfederazioa, Suediako Lulea Unibertsitatea, Amerikako GE Automation & Controls, Suediako VTT Ikerketa teknikoko zentroa, Frantziako Lorrenako Unibertsitatea, Rolls Royce, ABB, Innovae, IK4 Ikerlan eta Tekniker, Sisteplant, Tecnalia, Bahia de Bizkaia Gas – BBG eta ITP Aero. 2016ko edizioan baino hizlari atzerritarren kopuru gehiago parte hartzeak mantentze-lanen alderdi berritzaileen azterketa zabalagoa egitea ahalbidetuko digu, zeinak kasu praktiko eta errealen eta arazoen konponketen inguruko eztabaida ere barne hartuko duen, parte hartzaileen profil teknikoa dela eta.

Lehenengo jardunaldian 4.0 Industriaren neurri teknologiko ezberdinen ikuspegitik mantentze-lanen sektoreko gai nagusiak aztertuko dira, besteak beste “Gauzen Interneta”, “4.0 langilea”, “Big Data analisi-metodoak eta ezagun berria (New-Know)”, “Smartizazioa eta baldintzen segimendua (condition monitoring)”, “Zibersegurtasuna eta arriskuak” eta “Cloud computing”. Bigarrena, aldiz, “Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren (LTZ) eta erabiltzailearekin harremanen joerak” eta “Arrakasta-kasuak 4.0 mantentze-lanetan”. Serbitizazioa, hau da, enpresek euren bezeroei produktu zehatz baten eskaintzaz gain zerbitzuak eta soluzioak emateko gaitasunen garapena, industriaren eboluzio lehiakorraren inguruko eztabaidan nabarmentzen diren kontzeptuetako bat.

Lehenengo edizioan bezala, IMICek kongresuaren guneari erakusketa-gunea eta networking-erako beste bat osatuko du, non bertara hurbilduko direnek produktu eta zerbitzuen azken teknologiak ezagutu ahal izango dituzten, eta sektoreko pertsona garrantzitsuak ezagutu ere, naziokoak zein nazioartekoak. Aldi berean, BIEMHren, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa, 30. Edizioan, goi mailako fabrikazio aurreratuarekin lotutako milaka enpresa eta profesional bilduko ditu BECen.

EasyFairs eta Bilbao Exhibition Centre dira IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference azokaren antolatzaileak.

-ek idatzirik |2018-02-19T08:16:31+01:0019 de otsaila de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top