Abhinav Saxena eta Andrew Hess, IMIC 2020-rako berretsitako hizlariak

Maila goreneko hizlariak izango ditu Industrial Maintenance Innovation Conference-IMIC-en hirugarren edizioak protagonista, maiatzaren 26an eta 27an, Bilbao Exhibition Centre-ren 4.0 pabiloian. Egun arte, izen handiko hainbat herrialdetako profesionalek berretsi dute topaketan parte hartuko dutela, zeinek industria-mantentze sektoreko azken berrikuntzei eta garapenari buruz jardungo duten. Halaber, aktiboen eta instalazioen kudeaketan diharduko dira eta baita produkzioaren fidagarritasunean ere, mantentze aurreratuaren baitan.

Besteak beste, Abhinav Saxena Ingeniaritza Elektrikoko eta Informatikako doktore ospetsuaren hitzaldia berretsi berri da, diagnosiaren eta pronostikoaren arloan aditua. Saxena, 2015az geroztik General Electric-en Zientzialari Nagusia, zazpi urte baino gehiagoz aritu zen NASAren Ames Ikerketa Zentroko Pronostikoen Bikaintasuneko Eremuan Ikerlari Zientifiko lanetan.

GE-ko egungo karguan, Abhinav-ek Adimen Artifizialeko eta Machine Learning-eko teknologiak aplikatu ditu merkataritzako hainbat arazori konponbidea emateko, hainbat arlotan: energia sektorean, arreta medikoan, garraioan eta abiazioan. Horrez gain, produktibitaterako ML gaitasun digitaleko hainbat proiektutan egin du lan.

Bere esperientzia profesional luzean bizitakoak azalduko ditu Saxenak Gemelos Digitales y Mantenimiento Predictivo saioan (“Biki digitalak eta mantentze prediktiboa”), maiatzaren 27an.

Bestetik, IMIC kongresuaren lehenengo jardunaldian Andrew Hess Ingeniari Aeroespazialaren hitzaldia nabarmentzen da, mundu osoan ezaguna hego finkoaren eta birakariaren egoeraren monitorizazio lanengatik, zeinari ontzi-abiazioaren propultsioaren diagnosiaren aita esaten zaion. Egun, PHMren Presidente da (Prognostics and Health Management Society), eta PHM gaitasunen aplikazioa ikertzen du,  baldintzetan oinarritutako mantentze-lanekin (CBM+) lotutako euskarri kontzeptuekin lan egiteaz gain, hurrengo industria sektoreetan: gas eta lurruneko turbina industrialak, itsasontzi eta txalupa patruilari azkarrak, tripulaziorik gabeko ibilgailuak, eguzki energia, energia nuklearra, lurreko ibilgailuak, meatzaritza eta gasa eta petrolioa.

-ek idatzirik |2020-02-25T12:32:26+01:0025 de otsaila de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top