2020ko azarora atzeratu da IMIC-en 3. edizioa

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean COVID-19 koronabirusaren agerraldia dela eta

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean Covid-19 koronabirusaren agerraldia dela eta, IMIC, Industrial Maintenance Innovation Conference-en antolaketa-batzordeak ekitaldia atzeratzea erabaki du, 2020ko azaroaren 24tik 25era. Antolaketa-batzordea Bilbao Exhibition Centre-k eta EasyFairs-ek osatzen dute, euskal erakundeekin koordinatuta. Neurri horrek BIEMH, Makina-Erramintaren Nazioarteko Bienalari eragingo dio, eta baita BeDigital, ADDIT3D eta WORKinn azokei ere, zeinak BIEMH azokarekin batera egingo dira.

Erabaki zail honekin, Bilbao Exhibition Centre-k egoera honek ezartzen duen erantzukizun oinarria bere gain hartzen du, zeinean gaixotasuna gehiago ez zabaltzea hain garrantzitsua den, eta ezaugarri hauetako ekitaldi bat antolatzeko baldintzak behar den segurtasunarekin ematen ez diren.

Horiek horrela, orain IMIC antolatzen duen taldearen helburu nagusia da ikuspegi komertzialetik eta ekonomikotik ekitaldi erakargarri bat eskaintzea, antolatuta zegoena bezain erakargarria izango den ekitaldi bat, baina baita osasunerako segurua ere. Hori dela eta, IMIC-ek are ahalegin handiagoa egingo du bezeroekin hartutako konpromisoa betetzeko eta aurtengo azaroan ere  arrakasta izateko.

 

-ek idatzirik |2020-03-13T13:40:16+01:0013 de martxoa de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top