Gaur hasi dira IMICko hitzaldiak

|Gaur hasi dira IMICko hitzaldiak

Gaur hasi dira IMICko hitzaldiak

Gaur inauguratu da IMIC- Industrial Maintenance Innovation Conference-ren bigarren edizioa, zeinak automobilgintzako, aeronautikako eta energiako enpresa erabiltzaile handietako hizlariak eta goi mailako nazioarteko profesionalak hartu dituen. Programak 4.0 Industriaren printzipioak eta haien aplikazioa mantentze-lan prebentiboetan eta aurreratuan aztertu ditu, non adimena mantentze-lanen kudeaketari egindako ekarpena funtsezkoa den. Smart Maintenance/mantentze prediktiboaren inguruko azken teknologiei buruz eta manufacturing-arekin lotutako beste batzuen inguruan eztabaidatu da.

Kongresua 6 saiotan banatu da. Haietan, ikuspegi estrategiko eta teknologiko batekin aztertu dira sektoreko gai nagusiak, erabiltzaileen behar teknikoen arabera diseinatuak: Gauzen Internet (IoT) mantentze-lanetan, 4.0 langilea, Big Data Analitikak eta mantentze-lanetako New-Know delakoa, SMARTizazioa eta baldintzen segimendua (Condition Monitoring), Zibersegurtasuna eta arriskuak eta Cloud computing-a, Mantentze-lanen datu-iturriak eta datuen biltegiak.

Erakusketa eremua gune estrategikoa izan da kongresuan. Teknologien, produktuen eta zerbitzuen informazio-puntua izateaz gain, sektorearen topagunea ere bilakatu da, Coffe Break-a, Lunch-a eta Networkingeko beste hainbat ekitaldi burutu baitira bertan.

By |2018-05-28T14:59:34+02:00May 28th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment