IMIC hitzaldian erabiltzaileen mantentze-lanak aztertuko dira

|IMIC hitzaldian erabiltzaileen mantentze-lanak aztertuko dira

IMIC hitzaldian erabiltzaileen mantentze-lanak aztertuko dira

Automobilgintzako, aeronautikako eta energiaren sektoreetako enpresa handietako hizlariek (Petronor Innovación, BBG-Bahía de Bizkaia Gas, Mercedes Benz, Rolls Royce eta ITP Aero, besteak beste) berretsi dute parte hartuko dutela Industrial Maintenance Innovation Conference (IMIC) delakoan, maiatzaren 28an eta 29an. Mantentze-lanak hobetzeko teknologia erabiltzean duten esperientziaren testigantzek oso balio handiko informazioa ematen diete profil desberdineko enpresei. Esperientzia horren benetako emaitzak, gainera, oso zorrotzak diren beste sektore batzuetara ere estrapola daitezke.

Horretaz gain, IMIC-en programan maila goreneko nazioarteko profesionalek hartuko dute parte; esaterako, enpresa edo erakunde hauen ordezkariek: Rolls Royce, GE Automation & Controls, Alemaniako Fraunhofer Erakundea, IMEKO Metrologiako Nazioarteko Konfederazioa, Suediako Lulea Teknologia Unibertsitatea, Finlandiako VTT Ikerketa Teknikoko Zentroa eta Frantziako Lorenako Unibertsitatea. Lehenengo egunean, maiatzak 28, programak 4.0 industriaren printzipioak azalduko ditu, baita mantentze-lan prediktibo eta aurreratuetan nola aplikatzen diren ere; aldiz, bigarren egunean, maiatzak 29, Laguntza Teknikoko Zerbitzuaz (LTZ) eta serbitizazioaz hitz egingo da.

Horrez gain, IMIC-ek erakusketa-eremu bat ere eskainiko du biltzar-gunea osatzeko, eta arlo hauetako enpresek hartuko dute parte: klimatizazioa eta klima-kontrola; datuak bildu eta aztertzeko eremuko teknologia berritzaileak; hardware- eta software-sistemak, zaratak lokalizatu eta aztertzeko; urrutiko monitorizazio eta kontroleko teknologiak; industriako zibersegurtasun aurreratua; industria-elektronikako ekipamendua; enpresa-mugikortasuneko irtenbideak; eta sistemen aholkularitza.

EasyFairs enpresak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute Industrial Maintenance Innovation Conference (IMIC), Gfi España, ServiceMax from GE Digital, Fieldeas, Prodware, Tecman eta Grupo Alava enpresek lagunduta.

 

By |2018-05-24T15:28:15+02:00May 24th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment