IMIC bigarren edizioa prestatzen ari da, nazioarteko izaera nabarmenagoarekin eta industriaren mantentze prediktiboaren inguruan

|IMIC bigarren edizioa prestatzen ari da, nazioarteko izaera nabarmenagoarekin eta industriaren mantentze prediktiboaren inguruan

IMIC bigarren edizioa prestatzen ari da, nazioarteko izaera nabarmenagoarekin eta industriaren mantentze prediktiboaren inguruan

2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean burutuko da, BIEMH azokarekin batera.

Bere nazioarteko profila eta profil industriala indartzea izango dira IMIC- Industrial Maintenance Innovation Conference azokaren 2. edizioko helburuetako bi. Azoka antolatzen duen Adituen Batzordea dagoeneko bildu egin da 2018ko programarako hizlari eta gai nagusi posibleak jorratzeko. Topaketa honetan parte hartu dute hainbat erakundetako zuzendaritzako kideek, hala nola: IK4 Tekniker, Tecnalia, ITP-Industria de Turbo Propulsores, Sisteplant, Petronor, Nortegas Energía Distribución, Bahía de Bizkaia Electricidad eta Lulea University of Technology. Bileran, fabrikazio aurreratuarekin lotutako mantentze prediktiboan sakontzeko beharra azpimarratu da.

Mantentze-lanen kudeaketa adimenduna bereziki garrantzitsua da eta horregatik jorratuko dira IMIC azokan 4.0 Industriaren aurrerapenaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren printzipioak, horien abantailak eta baldintzak ikuspuntu estrategiko eta teknologiko batetik aztertzeko xedearekin. Horretarako, aurtengo IMIC edizioak kontsultarako bigarren organo bat izango du, Nazioarteko Batzorde Zientifikoa, topaketaren aldez aurreko programa aztertzeko helburua izango duten mundu osoko 10 espezialistek osatua. Behin programa definituta, bisitari profesionalei helaraziko zaie haien interesen inguruko inkestarekin batera, edukiak inkesta horren emaitzen arabera egokitu ahal izateko, 2016ko edizioan egin zen modu berean.

“Arrakasta kasuen” inguruko eztabaidak eta esperientzia praktikoen aurkezpenak zalantzarik gabe toki nabarmena izango dute Biltzarrean eta profil anitzetako hizlariak izango dituzte: mantentze-teknologietan liderrak diren sektoreetako amaierako erabiltzaileak, zentro teknologikoetako ordezkariak, ekipamendu-fabrikatzaileak eta profil teknikoa duten hornitzaileak, I+G arduradunak eta garatzaileak.

Lehenengo edizioaren arrakastaren ostean, non parte-hartzaileen %85 baino gehiagok hizlarien maila oso modu positiboan baloratu zuen eta %78k aurreikuspenak bete zirela adierazi zuen,

IMIC azokak bere jatorrizko formula mantenduko du. Honela, biltzar-espazioan erakusketa-eremua eta produktu eta zerbitzuekin lotutako azken teknologiak uztartuko dira, networking espazioekin batera, non parte-hartzaileek sektoreko eragile garrantzitsuenekin –bertakoak nahiz nazioartekoak– harremana ezartzeko aukera izango duten.

Deialdia 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era garatuko da, BIEMH azokarekin batera aurten ere, beraz, fabrikazio aurreratuan liderra den plataforma honek eskaintzen dituen sinergia ugariei ere onura atera ahalko zaie. 2016ko azokan, 1.500 erakusketarik baino gehiagok eta 57 herrialdetatik etorritako 40.000 bisitarik parte hartu zuten.

EasyFairs eta Bilbao Exhibition Centre dira IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference azokaren antolatzaileak.

By |2017-10-17T10:59:50+02:00October 17th, 2017|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment