Arrakasta handiko enpresek MIC-en parte hartu dute

|Arrakasta handiko enpresek MIC-en parte hartu dute

Arrakasta handiko enpresek MIC-en parte hartu dute

Gaur, mantentze-lan industrialen sektorean berezituriko Maintenance Innovation Conferenceren bigarren eta azken jardunaldia izan da. Bertan, nazioarteko enpresa sonatuek hartu dute parte, hala nola, Siemens, DMG MORI SEIKI, MAIER eta ZAYERrek, eta teknologia-konponbideak eskaini eta esperientzia praktikoak aurkeztu dituzte.

Hitzaldi-egitarauaren barruan, nabarmena izan da DMG MORI SEIKI enpresako Makoto Fujishimak emandakoa. Fujishima jaunak makinen mantentze-lanen esparruaren egoeraren berri eman die bertaratuei, helburua erabiltzailearen lana erraztea izanik.

Beste alde batetik, bukaerako panelaren baitan, mantentze-zerbitzuen hainbat hornitzailek hartu dute parte, epe ertain eta luzera sektorearen joerak ikustaraztea helburu. Besteak beste, nabarmenak izan dira Predycsa mantentze-lan prediktiboko enpresa eta Farsens eta Atten2 sentsore-enpresak.

By |2016-06-03T15:52:12+02:00June 3rd, 2016|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment