Mantentze industrialean berrikuntzak egiteko erronkak

|Mantentze industrialean berrikuntzak egiteko erronkak

Mantentze industrialean berrikuntzak egiteko erronkak

“4.0 industrian berrikuntzak egiteko erronka” izenburupean, hasiera eman zaio gaur Maintenance Innovation Conference gertakizuneko egitarauari, foro gisa planteatuta, eta agerian geratu da mantentzea funtsezko faktorea dela 4.0 Industriaren esparruan, bai big data, cloud faming, 3D inprimaketa, machine learning edo errealitate areagotuak eskaintzen dituzten aukera berriak bilakatzeko, bai negozioa beste era batean egiteko.

Inaugurazio-ekitaldian, Alex Arriola Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) Zuzendari Nagusia izan da mahaiburu, Xabier Basañez BILBAO EXHIBITION CENTREren Zuzendari Nagusiarekin batera. Biak bat etorri dira mantentze prediktiboaren balioa azpimarratzeko orduan; izan ere, esangura berezia dauka prozesuen egokitzapenean zein mantentze-metodoetan.

Alex Arriolak ondokoa erantsi du: “Ekonomiaren hazkundea positiboa bada ere, zuhurrak izan behar dugu. Eusko Jaurlaritzak abian jarritako apustu teknologikoak hiru arlo ditu ardatz: biozientzia, energia eta fabrikazio aurreratua. Basque Country 4.0 izena jarri diogu, eta ikusten ari gara enpresak bikain ari direla praktikan jartzen”.

Gertakizunari hasiera emateko hitzaldia Jose María Bordak eman du, Mantentzearen Espainiako Elkarteko (AFM) Zuzendaritza Batzordeko kidea bera, ondokoa hizpide: “4.0 industriaranzko bilakaeraren finantzaketa. Joerak eta aukerak”. Ondoren, Carlos Toledok hartu du hitza, Zentroko Sustapen eta Lankidetzarako Zuzendaritzako Energia, Garraio, Fabrikazio eta Gizarte Digitalaren sailekoak.

By |2016-06-02T11:28:53+02:00June 2nd, 2016|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment