Call for Papers

Home / Kongresua / Call for Papers


Ez ezazu galdu zure arrakasta kasuak ikuspegi teknologikotik aurkezteko aukera aparta hau


IMICen xedea maila handiko ezagutza partekatzeko plataforma osatzea eta arazo teknikoei irtenbide zehatzak ematea da.

Aztertuko den gai nagusia mantentze-lanak Industry 4.0ko neurri teknologiko desberdinetatik aztertzea izango da, teknologia aldetik balioa eransten duten hitzaldiei lotuta.

Hitzaldien programak mantentze-lanen arlo kritiko eta berrienak aztertuko ditu, besteak beste: Smartness, Nonahiko Konputazioa, Iraupen luzeko bateriak, Bluetooth, industriako Ethernet, CPS (Sistema Ziber-Fisikoak), IT & OT, Cloud Computing, Big Data Analitika, IoT, 4.0 langilea, Errealitate Areagotua, Robotika kolaboratzailea, Zibersegurtasuna, Blockchain-ak, etab.

Irizpideak:


Bidalitako abstract guztiak industria inguruneko Mantentze-lanen soluzioen kasu praktikoak izan behar dute eta Adituen Batzorde bati bidaliko zaizkie, haiek azter ditzaten. Hizlari gisa azken erabiltzailea izango duten aurkezpenei emango zaie lehentasuna. Ez dira onartuko saltzeko aurkezpenak edo produktuenak.

Bidalitako aurkezpenek eduki beharko dituzten baldintzak:

  • Hizlariaren izen-abizenak.
  • Kargua.
  • Enpresaren izena.
  • Bezero-enpresaren izena hitzaldian parte hartzen badu.
  • Interesatzen zaion gai nagusia zein den adierazi.

Saio eta Gaien Informazioa.

Nork har dezake parte?


Korporazio handien, enpresa txikien, profesionalen elkarteen, akademien, ikerketen, enpresa berrien, gobernuaren eta industria ingurunean enpresaren emaitzak optimizatzeko mantentze-lanen teknologia nola hobetu azaldu dezakeen edonoren kasu praktikoak aurkeztea eskertuko du IMICek.

Hurrengoak dira, besteak beste, industria bertikalak:

·         Automobilgintza ·                    Oil & Gas
·         Tren-industria ·                    Eraikuntza
·         Energia ·                    Meatzaritza
·         Aeronautika ·                    Ekipamendu-ondasunak
·         Azpiegiturak ·                    Bestelakoak

Egutegia:


2017ko azaroaren 10a 2018ko urtarrilaren 8a 2018ko urtarrilaren 9tik 23ra
Call for Papers-en irekiera Call for Papers-en ixtea Aurkezpenen berrikusketa eta onespena


Abstractak posta elektronikoz bidaltzera gonbidatzen zaitugu, hurrengo helbidera: 
[email protected]

Call for Papers-ari buruz gehiago jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan hurrengo telefonoan: +34 94 404 0077/0093.

Atsegin handiz erantzungo dizugu!